Bizkaiko zenbait idazle eta ilustratzailek bat egin dute ‘Bizkaia Txapeldun’ ekimenarekin

0

‘Bizkaia Txapeldun’ familia haziz doa egunez egun. Bizkaiko zenbait idazle eta ilustratzailek bat egin dute ekimenarekin: Toti Martínez de Lezeak eta Nuria Hache ilustratzaileak «El pincel mágico» ipunina egin dute; Mikel Alvirak eta Alex Orbek, «Hashtag contra virus»; Leire Bilbaok eta Irati Egurenek, «Egunpasa ederra»; Nerea Arrienek eta Ane Pikazak, «Leihoetako bateriak»; Jabier Elortzak eta Elena Ciordiak, «Telmoren Beldurra», eta Seve Callejak eta Kike Infamek, «Pony Pottoka».

Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean abiarazitako ekimen honek konfinamenduan zehar umeek egin dituzten ehun lan inguru pilatu ditu dagoeneko.

Proiektu honen bidez, geratzen diren konfinamendu-egunak ahalik eta modurik atseginean pasatzen lagundu nahi du Erakundeak eta, horretarako, gonbit egin die txikienei, ondo pasatzen duten bitartean, beren maitasuna helaraz diezaieten gure aitite eta amamei, mezu, gutun, olerki, marrazki edo margolan baten bidez, ‘Bizkaia Txapeldun’ ekimenean parte hartuta.

Umeek bi aukera izango dituzte gure aitite-amamengana hurbiltzeko, eta animatzen laguntzeko. Batetik, «Tú pintas mucho» atalean parte hartu ahal dute, marrazkien eta margolanen bidez. Eta, bestetik, «Palabras mayores» atalean, kontakizun, gutun, olerki edo mezuen bidez. Kasu bietan, txikienek ikusten dutena, sentitzen dutena, egunero egiten dutena, normaltasunera itzultzen direnean egin nahi dutena… margotu edo idatz dezakete. Haien irudimenetik sortzen den edozein ideiak balio du.

Parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik, eta Erakundeak gogorarazten du liburu bat osatuko dela txikien eta profesionalen lanekin.