José María SanJuanek Gold Zener Medal saria jaso du

0

José María San Juanek, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Materia kondentsatuaren Fisika saileko irakasle eta ikertzaileak, jaso du International Conference on Internal Friction and Mechanical Spectroscopy (ICIFMS) erakundearen Gold Zener Medal saria. San Juan Espainiako lehen irakaslea da Materia Kondentsatuaren Fisika arloan aintzatespen ospetsu hori jasotzen.

«Egia esan, Gold Zener Medal saria jasotzeak ilusio handia egin dit, urte askotako jarduera bat aitortzea baita, eta zer esanik ez UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean egindakoa», azaldu du Jose Maria San Juanek.

Domina Moskuko ICIFMS Nazioarteko XIX. Kongresuan ematea aurreikusita zegoen, aurtengo ekainaren amaieran. Hala ere, Covid-19aren ondorioz, kongresua 2021eko ekainera arte atzeratu da.