Miramongo Hiri Antolamendurako Plan Berezia onartu da

0

Donostiako Gobernu Batzordeak berriro ekin dio bere jarduerari, gaur goizean modu telematikoan egin den bilera baten bidez, asteroko izaerara itzultzeko asmoz.

Tokiko Gobernu Batzordeak hartu duen erabakietako bat izan da behin betiko onartzea Miramon esparruko zenbait lurzatiri buruzko Hiri Antolamenduko Plan Berezia, baita esparruko araudi orokorrari buruzko gaiak ere.

Araudiaren malgutze honekin Donostiako parke teknologikoan ezarri nahi diren enpresa berriei erraztasunak ematea bilatzen da.

Aldaketa hauek alderdi ezberdinetan dute eragina: Lursailen zatigarritasuna, kirol ekipamendu pribatua ezartzeko aukera eta ezarpen horrekin lotzen diren aldaketak, lursailen artean eraikigarritasuna lekualdatzearen tolerantzia, lursailen lerrokaduraren zuzenketa eta lursailak azpizatitzeko aukerak, oro har industria erabilerak onartzea, erabilera nagusiaren erabilera osagarri gisa edo eduki teknologiko handiko erabilera gisa, komunitate ekipamenduko erabilera baimentzea, lursail pribatuan instalazioak ezartzea, eraikinak seinaleztatzea, aparkaleku zuzkidura, lursail batzuen altuera malgutzea, agortu gabeko eraikigarritasuna lekualdatzea, azaleren zuzenketa eta erdisotoko lokalen bizigarritasun baldintzak.