Osakidetza berrantolatzen ari dira asistentzia-jarduera pixkanaka berreskuratzeko

0

Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, Osakidetza berrantolatzen ari da asistentzia-jarduera pixkanaka berreskuratu ahal izateko, baina gogorarazi du Osakidetza ez dela gelditu, atzeratu ezin den jarduera artatzen jarraitu baitu. Hala, Osasun Saila eta Osakidetza plan bat prestatzen ari dira Lehen Mailako arretaren, kanpo-kontsulten, proba osagarrien eta jarduera kirurgikoaren alorretan jarduerara itzultzeko.

Radio Euskadin gaur goizean eskainitako elkarrizketa batean jakinarazi duenez, atzo Lehen Mailako Arretako Aholku Batzordea bildu zen, eta Osasun Publikoarekin koordinatzeko beharra nabarmendu zuen, kasuak garaiz detektatzeko sistema bat ezartzeko eta kasuen eta haien harreman estuen jarraipen eraginkorra egiteko.

Sailburuak esan du, datuak ikusita, gaixotasun hori duten pertsonen kopurua «nabarmen murrizten» ari dela, eta herritarrei erantzukizuna eskatu die neurriak mantentzen jarraitzeko, hala nola urruntze soziala edo higienea. Hori da bidea birusaren transmisioa saihesteko.

Deseskalada planei buruz galdetuta, Euskadik «eredu propioa» duela gogorarazi du, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu zuen moduan. Eredu horrek jarraipen hurbilagoa egiteko aukera ematen du.