Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak COVID-19aren Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia argitaratzeari ekin dio. Asteroko buletina da, koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen eragin sozial eta ekonomikoak aztertzen dituena. Helburua hauxe da: datozen asteetan hartu beharko diren erabakietarako lagungarri eta hausnarketarako bide izatea. Orain arte bi zenbaki argitaratu dira.
1. buletina apirilaren 6an argitaratu zen. Birusak Euskadin duen eraginari buruzko txosten berezi bat dakar, Orkestrako ikertzaile hauek egina: James Wilson, Mari José Aranguren, Patricia Canto, Miren Estensoro, Jorge Fernández, Susana Franco, Ibon Gil de San Vicente, Bart Kamp, Miren Larrea, Edurne Magro, Mikel Navarro, Angélica Rodríguez.
Lehenengo zenbaki horrek Mikel Navarroren hausnarketak ere jasotzen ditu euskal politikek krisialdi honetan duten marjinaz; baita Javier Retegirenak ere, jarduera ekonomikoa onbideratze iraunkorrera bidean jartzeko egin daitezkeen zereginetan pentsatzen hasteko.
2. buletina apirilaren 14koa da. Mikel Albizu, Miren Estensoro, Edurne Magro eta Jorge Férnandez Eskualdeko Lehiakortasunari buruzko Behatokiko adituen taldeak hausnarketa batzuk partekatzen dituzte: birusaren eraginak moteltzeko hiriak hartzen ari diren neurriak, zer egin dezaketen eskualde mailako estrategiek errekuperazio bidean hasteko covid 19aren ondorengo egoeran, edo energia arloko merkatuek hurrengo hilabeteetan izan dezaketen eboluzioa.
3. buletina apirilaren 20koa da. Ale horretan, Orkestrak hausnartzen du zer egingo genukeen klima aldaketak ekarriko dituen heriotzak pilatuta eta krisian bezain hurbil ikusiko bagenitu. Pandemia Latinoamerikatik ikusita ere aztertzen da eta galdera bat planteatzen du: ea balio duten urteetan zehar elkarlaneko gobernantza Euskal Autonomia Erkidegoan eratzeko egin diren ahaleginek krisiaren aurrean erantzuteko. Azken zenbaki horretan, Ainhoa Arrona, Pablo Costamagna, Miren Estensoro, Miren Larrea eta Amaia Zumeaga dira laguntzaile.