Zaldibarko zabortegiko operatiboari buruzko informazio eguneratua

0

Nahia Sololuzek eta Jon Mendizabalek, Alberto Sololuzeren alabak eta suhiak, Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboaren lanak bisitatu dituzte gaur goizean Zaldibarko zabortegian.

Etxebarri baserriaren inguruko obra-kanpalekuaren eremutik abiatuta oinez egindako bisitan, zabortegian bilaketa-operatiboa behar bezala garatzeko egiten ari den obra zibileko proiektuaren arduradunak izan dituzte lagun, eta baita Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako arduradunak ere, egunerokoan bilaketa-operatikoaren gainbegiratze-alderdi guztiak koordinatzen dituztenak. Gainbegiratze lan horietan larrialdietako teknikariek eta Ertzaintzako kideek parte hartzen dute.

Bisitan zehar, zabortegia egonkortzeko lanen gaurko egoeraren informazio zehatza jaso dute, egiten ari diren lur-kentze eta  -arintze lanei buruzkoa bereziki. Zabortegiko gune hori egonkortzeak ahalbidetzen dituelako orain B1 bilaketa-guneko materiala bahetzeko eta husteko lanak eta eginkizun horiek intentsitate handiagoz egiteko aukera emango dutelako datozen asteetan.

 

Era berean, B2 eta B1.1 eremuetan ateratzen eta bahetzen ari diren hondakinen azken metro³-ak kentzeko lanak ere ikusi ahal izan dituzte bisitaldian.

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 2020/04/26

URAREN AZTERKETEN EMAITZAK,  ZALDIBAR INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan:

https://cutt.ly/fyez823

EGURALDIAREN AURREIKUSPENA OSTIRALERA ARTE 2020/05/01