2019ko Musikaren Urtekaria argitaratu du Musika Bulegoak

0
PRUEBA

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) 2019ko Musikaren Urtekaria formatu digitalean argitaratu du.

Urtekariak hogeita hamar bat orrialdetan musikaren une esanguratsuenak biltzen ditu trantsiziozko urte batean, eta egiten dituen hausnarketen artean, besteak beste, Berri Txarrak taldearen agurra, Iñigo Muguruza eta José Luis Ansorenaren heriotzak, eta History of Basque Music liburuaren argitalpena nabarmentzen dira.

Jardun osoa biltzeko ezinezko asmorik ez badu ere, 2019. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du argitalpen honek.