Barakaldoko Udalak NBEak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan astero banatzen dituela ziurtatu du

0
PRUEBA

Haserre agertu da gaur goizean Barakaldoko Udala ELA sindikatuak Barakaldoko ELZ-Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen banakako babes-neurriei buruz egindako adierazpenekin. Horrela, Mikel Antizar, Gizarte Ekintza Arloko zinegotziak azaldu duenez, Udalaren eta udal zerbitzu honen arteko koordinazioa etengabea da, eta Norbera Babesteko Ekipamenduak (NBE) astero banatzen dituzte.

Orain arte, Udalak material hau eman die Barakaldoko ELZko langileei:

  • 12.300 maskara
  • 14.900 eskularru
  • 1.600 mahuka-estalki
  • 250 mantal
  • 170 pantaila-babes

Material horri zerbitzua eskaintzen duen enpresak berak ematen duena gehitu behar zaio.

Une oro helarazi zaizkio enpresari Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak, baita ondoren, behin alarma-egoera dekretatuta, Gizarte Eskubideen Ministerioak emandakoak ere, enpresak aplika zitzan.

Gainera, lehen zein orain, koordinazioa eta komunikazioa etengabeak izan dira Gizarte Ekintza Arloaren, Udaleko Prebentzio Zerbitzuaren eta zerbitzua kudeatzen duen enpresaren artean, Barakaldoko Udaleko prebentzio-zerbitzuarekin batera.