COVID-19 azken datuan Euskadin

0

Atzoko egunean zehar 10.662 proba egin ziren, inoiz baino gehiago

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 90.749  PCR eta 40.924 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 10.662  proba egin ziren, daturik altuena orain arte.

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 15.138 da, eta horietatik %69 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 55 dira. Kontuan izan behar da proba honek detektatzen duela pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Epidemiaren bilakaera baloratzen laguntzen du.
  • «Test azkarraren» bidez antzemandako kasu berriak 483 dira. Gogoratu behar da proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen dituela, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakela.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.274 heriotza izan dira guztira eta atzoko egunean erregistratutako 19.

686 pertsona ospitaleratuta daude (atzo baino 42 gutxiago); horietatik 104 ZIUn daude eta 579 solairuko geletan.

Eguneratzea apirilak 29 Ospitaleratuta dauden pertsonak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 137 342 3.864
BIZKAIA 393 681 8.607
GIPUZKOA 153 251 2.667
EUSKADI GUZTIRA 686 1.274 15.138