Ezkerraldeko eta Meatzealdeko sei udalerri utzi dituzte bertan behera jaiak

0

Osasun-alertaren egungo egoera dela-eta, hainbat neurri hartu behar dira erakunde guztietan, lehentasuna emanez pertsona eta kolektibo zaurgarrienen oinarrizko premiei erantzuteari,bigarren mailan utziz gainerako alderdiak.

Horregatik, maiatza eta uztaila bitartean herriko jaiak ospatzen dituzten Ezkerraldea eta Meatzealdea udalerriek (Abanto-Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Santurtzi eta Sestao) herriko jaiak bertan behera uztea erabaki dute, hainbat aukera baloratu diren deliberazio-prozesu baten ondoren.

Jai hauek eskualdeetan pizgarri ekonomiko garrantzitsuak direla eta jaiegunetan jarduera ekonomiko garrantzitsuak sortzen dituztela kontuan hartuta, erabaki hau bereziki zaila izan da, izan ere, urte bakoitzeko onura ekonomiko horrek herri ezberdinetako enpresa sarean ez baitu eraginik izango

Era berean, gaur egun ezerk ez du bermatzen inpaktu horren onuradun izan daitezkeen lokal gehienek ere ezingo dutenik orduan beren jarduera gauzatu, edo behintzat baldintza osoetan. Hala ere,  erantzukizunez jokatu nahian, udalek jaiak bertan behera uztea erabaki dute, abian jartzen ari diren zerbitzuak , bai eta lehendik daudenak ere zenbateko ekonomiko handiagoz hornitzeko, merkatariei, ostalaritza-sektoreari, autonomoei, mikroenpresei eta egungo egoeraren ondorioz egoera ahulean dauden pertsonei edo taldeei ahalik eta estaldura handiena eskaintze aldera.

Era berean, gaur egun ezerk ez du bermatzen inpaktu horren onuradun izan daitezkeen lokal gehienek ere ahal izango dutenik orduan beren jarduera gauzatu, edo behintzat baldintza osoetan.

Oraingoz, jaiak arriskurik gabe ospatu ahal izateko segurtasun eta higiene neurriak gaur egun bermatuta ez daudenez, ez litzateke arduratsua izango kontratazioak egiten eta ekitaldiak programatzen hastea, horiek egin ahal izango diren jakin gabe.

Udalerrietako erregidoreek behin eta berriz adierazi dute zaila dela erabaki hori hartzea, eta bat datoz osasun-alertak sortutako beharrizan horiei aurre egiteko ahalik eta diru-kopuru handiena emateko unea dela, bizilagunak atzean ez uzteko.

Aldi berean, eskerrak eman dizkiote jai-batzordeei eta programak prestatzen parte hartzen duten hainbat talderi, beti egin duten lanagatik eta ekarpenengatik, bai eta erabaki horrekiko ulermen eta enpatiagatik ere.