PRUEBA
Kulturaren Euskal Behatokiak, COVID-19k sortutako egoera kritikoaren aurrean, mekanismo bat abian jartzea proposatzen du kultura arloan duen eraginaren jarraipena egiteko. Proposamen honetan, eragin horren jarraipen dinamikoa egiteko planteamendua jasotzen da.
Helburu orokorra da COVID-19k sortu duen egoeraren inpaktua ezagutzeko gailu dinamiko bat abian jartzea.
Zehazki, COVID-19k kultura-sektoreetan duen eraginaren azterketak eta jarraipenak xede hauek dituzte:
- Krisiaren aurreko egoera ezagutzea kulturaren eskainza eta eskariaren inguruan. Beharrezkoa da aurretiko egoerari buruzko informazioa izatea, kultura sektoreek 2019an eta 2020ko urtarrilean eta otsailean izandako jarduerari buruzko datuak, inpaktua neurtzeko erreferentzia izan daitezen.
- Krisiak kultura sektorean duen eragina aztertzea. Martxoa da inflexio puntua, eta dagoeneko indarrean dauden neurriekin, jarduera geldiarazteak bete-betean eragiten dio apirilari, eta pentsatzekoa da maiatzetik ekainera arte luzatuko dela.