Bilboko Udaltzaingoak, iragan ostiralean (maiatzak 1) hogei urteko emakume bat atxilotu zuen Kepa Enbeita plazan, Otxarkoagako auzoan, osasun publikoaren kontrako delitu batengatik, droga trafikoko modalitateagatik hain zuzen ere.
Atxiloketa 15:00ak inguruan izan zen. Gainera, jardun honetan Udaltzaingoak 120 gramo marihuana, 245 euro eskudirutan eta substantziak banatzeko hainbat tresna atzeman zituen.
Gaur egungo konfinamendu-egoera dela eta, gazteak sare sozialen bidez egiten zituen harremanak bere balizko bezeroekin, zehazki Instagramen bidez, eduki irekiarekin.