Lehendakariak Gasteizen desinfekzio lanetan ari diren langileen lana eskertu du

0
.

Iñigo Ukullu Lehendakariak, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eskerrak eman dizkiete osasun-krisian Gasteizko hiria desinfektatzen ari diren langileei.

Gasteizko desinfekzio-zerbitzu bereziak martxoaren hasieratik ari dira lanean kaleak, espazio publikoak eta pertsonen joan-etorri handieneko guneak desinfektatzen.

Desinfektazio lanak kanpoaldeko eremu publikoetan egiten dira, bereziki honako hauetan: edukiontzien heldulekuetan, paperontzietan, bankuetan, eskudeletan, farmazietako sarreretan, supermerkatuetan eta, oro har, elikadura-dendetan, hirigune historikoko eskailera mekanikoetan, bilketa pneumatikoko postontzietan eta autobus- eta tranbia-markesinetan. Gainera, egunero bermatzen dada Gasteizko bi ospitaleak, anbulatorio guztiak, osasun-zentroak, Lakua hotela, tren eta autobus geltokiak, adinekoentzako egoitza-baliabide guztiak eta Gasteizko gizarteratzeko baliabide guztiak desinfektatzen direla. Gainerako zonaldeak 48-72 orduko maiztasunarekin artatu dituzte.