Bi zauritu Arrankudiagan, BI-625 errepidean gertatu den trafiko-istripu batean

0

Gaur, asteazkena, arratsaldean BI-625 errepidean, Arrankudiagako udal-barrutian, gertatu den zirkulazio-istripuan 30 eta 60 urteko bi gizonezko zauritu dira. Istripua lau ibilgailuren artean gertatu da.

Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, lau ibilgailuk, Volkswagen Passat batek, Ford Focus batek, Toyota Auris batek eta Ford Transit furgoneta batek, atzetik jo dute elkar BI-625 errepidean, Arrankudiagako udal-barrutian, Bilborako noranzkoan zihoazela. Bi gidari zaurituta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da horietako bat erreskatatzeko. Biak anbulantzian eraman dituzte Galdakaoko ospitalera. Bestalde, Ertzaintzak arautu du zirkulazioa arratsaldeko lauak arte, ordu horretan amaitu baitituzte istripua izan duten ibilgailuak erretiratzeko eta errepidea garbitzeko lanak. Denbora horretan errei bat itxita egon da, eta auto-ilarak sortu dira, beraz.