Bizkaiak %60ko kenkari bat sozietateen gaineko zergan aplikatzea onartu du ekonomiaren suspertzea sustatzeko

0

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 4/2020 Foru Dekretu Arauemailea onetsi du; haren bidez, sozietateen gaineko zergaren kuota efektiboaren % 60 ezohiko kenkari bat ezartzen da, 2019ko ekitaldirako. Kenkariaren bidez —Bizkaia Aurrera planeko neurrietako bat—, sustatu nahi da COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiari aurre egiteko hartutako neurriek ukitu dituzten sektoreen eta zergadunen ekonomiaren eta jardueraren suspertzea. Kenkari honek efekturik handiena izango du jarduera geldiarazita edo murriztuta daukaten enpresa ukituek bitarteko ekonomikoak mugiarazteko beharrizan handiena duten unean.

Foru-dekretu arauemaileak kenkaria aplikatzeko irizpideak zehazten ditu; sozietateen gaineko zergaren zergadun guztiei aplikatuko zaie kenkaria, ondare-sozietateei eta talde fiskalei izan ezik. Baldintzen artean, emaitzak gutxitzea edo jarduera murriztea ezartzen dira; biak, osasun-larrialdiaren ondorio.

Oro bat, dekretuak xedatzen du kenkariaren zenbatekoa erabili behar dela enplegua sortzeko, ekoizpen-aktiboetan, ikerketa eta garapenean edo ekintzailetzan inbertitzeko edo 2020ko galerak konpentsatzeko.