Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera

0

Maiatzaren 5aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 754

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 62

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 616

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 289

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 172

Guztira, 50 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.

Horrez gain, koronabirusak eragindako infekzio-kasuak artatzeko espezializatuta dauden unitate soziosanitarioek egoitza-sareko 62 eta 66 erabiltzaile hartzen dituzte Birjinetxen eta Unben, hurrenez hurren, eta 10 pertsona kaltebera Santurtzin.