Urkulluk erakundeen eta gizarte eragileen batasunari dei egin dio

0

Eusko Jaurlaritzak modu telematikoan bildu du gaur goizean Elkargoko Mahai Sozioekonomikoa19, deseskaladaren I. fasearen atarian Euskadiko ekonomiaren eta enpleguaren egoera eragile sozioekonomikoekin alderatzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileraren buru, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak koordinatu du. Hiru lurraldeetako foru aldundietako Ekonomia Sustatzeko diputatuek, enpresa-eragileek, Confebaskek, Adegik, Cebekek, SEAk, Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek, ASLEk, Mondragon Taldeak, Elkargi finantza-erakundeak eta ELA, lau sindikatuek parte hartu dute.

Beatriz Artolazabal, Pedro Azpiazu, Sonia Perez eta Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako sailburuak ere bileran izan dira.

Bileraren hasieran, Urkullu Lehendakaria bertaratutakoei zuzendu zaie, eta dei egin die erakundeen eta gizarte-eragileen batasunari, bideari berriz ekiteko eta «egoera iraultzeko». Ildo horretan, ekonomiaren eta enpleguaren suspertzeari bermeekin aurre egiteko egonkortasun instituzionala bermatzearen garrantzia azpimarratu du.

Bere hitzaldian zehar azaldu duenez, Enplegu eta Suspertze Ekonomikorako Plan berri bat egitea unean uneko lehentasuna da, lau urtera begira. «Gure helburu nagusia enplegua izango da».

Lehendakariak Euskadirentzat susperraldi ekonomiko azkarra espero duela adierazi du. Aurreikuspenek adierazten dutenez, jarduera osorik berrezartzea urtebeteko epean gerta daiteke, eta galdutako enplegua berreskuratzea beste bi urtetan.

«Datozen urteetan etorkizuna izango dugu jokoan. Hiru trantsizio nagusi dituen estrategia dugu: teknologiko-digitala; energetiko-ingurumenekoa; eta trantsizio sozial eta sanitario berria «.