Topoaren igogailu baten eraikuntzak Donostiako Easo kaleko beste tarte bat moztera behartuko du

0

Bide publikoa Donostiako Topoaren Erdialdeko-Kontxako geltokia izango denarekin lotuko duen igogailuaren eraikuntzaren ondorioz, Easo kaleko beste tarte bat errepideko trafikorako moztu beharko da, Arrasate eta San Martin kaleen artekoa, hain zuzen ere. Mozketa datorren astelehenean, maiatzaren 11n, hasiko da, eta bidea datorren uztailean irekiko da berriro.

Astelehenean hasiko da obren lehenbiziko fasea. Ingurua prestatuko da, galtzada hesiz itxiz, obra eta materialak metatzeko gune gisa, oinezkoen joan-etorrietarako aukera emango duten espaloietatik bereizteko. Ondoren pilotedun pantaila egingo da, makineria astunarekin. Horrek, ondoren, igogailuak hartuko duen hutsunearen hondeaketa lanak egiteko aukera emango du.

Igogailuaren hutsunearen hondeaketa lanak osatuko diren bigarren fasea 2021eko lehen hiruhilekorako dago aurreikusirik, Erdialde-Kontxako geltokia izango denaren geltoki zuloa hondeatu eta gero. Bi hilabete inguru iraungo dituen fase horretan urbanizazio lanak eta azken ukituak ere egingo dira. Biharren epealdi horretan, errepidea une oro egongo da trafikorako irekita.

Obrako bi faseetan bermaturik egongo da oinezkoen igarotzea etxebizitzetara eta establezimenduetara. Igogailuaren eraikuntza bat etorriko da denboran Erdialde-Kontxako geltokia izango denera heltzeko beste bi kainoiren eraikuntza lanekin, Xabier Zubiri plazakoa eta Loiola kalekoa.