Lehendakariak adierazi du osasun pertsonala eta osasun ekonomikoa batzeko unea dela

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur goizean parte hartu du, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek bederatzigarren aldiz deitutako presidente autonomikoen bileran, 19-Covidak sortutako egoerari aurre egiteko.

Lehendakariak bere hitzaldiari hasiera eman dio, Euskadi lehen deseskalatze-fasera igarotzeak eskatzen duen zuhurtzia eta zorroztasuna azpimarratuz. Ildo horretan, lehendakariak gizarte osoari eskatu dio «konpromiso indibiduala eta kolektiboa mantentzen jarraitzeko».

Bestalde, Lehendakariak azaldu du fase berri honen gakoa inbertitzeko eta berraktibatzeko plangintzan dagoela. «Osasun sisteman, kohesio sozialean eta berdintasunean inbertitzeko unea da, baita suspertze ekonomikoan eta enpleguan ere».

Europaren Egunaren harira atzo bertan egin zuen adierazpen instituzionalari dagokionez, Lehendakariak «Europar Batasunaren Berreskuratze Funtserako Euskal Ikuspegia» dokumentuaren alderdi garrantzitsuenetako batzuk azaldu ditu. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzak egin du eta Espainiako Gobernuko presidenteari bidali zaio gaur goizean.

Lehendakariak bere hitzaldia amaitzeko gonbita egin die gainerako presidenteei, hausnarketa partekatua egin eta adostasuna lortzeko. «Guztien arteko adostasuna planteatzen dut. Aurrean dugun errealitatea gizatasunez aitortzea. Gure gizarteari lagunduko dion argitasun ariketa bat da «, gaineratu du.