Gidari bat hil da trafiko-istripuan A-4207 errepidean, Navaridasen

0
PRUEBA

Adineko gizonezko bat hil da gaur arratsaldeko bostak eta laurden inguruan A-4207 errepidean, Navaridaseko udal-barrutian, gertatu den trafiko-istripuan.

Ezbeharra gaur arratsaldeko bostak eta laurden inguruan gertatu da A-4207 errepidean, Navaridaseko udal-barrutian eta Guardiarako noranzkoan. Nissan Almera auto batek eta DAF kamioi batek elkar jo dute eta autoaren gidaria auto barruan harrapatuta geratu da, eta ez zion ezelako estimulurik erantzuten. Oraindik ez dira istripuaren arrazoiak argitu.

SOS-Deiak 112 larrialdietako zerbitzuak berehala eman dio gertatutakoaren berri Errioxako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari, eta Harotik bidali du bizi-euskarriko anbulantzia bat istripua gertatu den lekura. Bestalde, suhiltzaileen dotazio bat eta Ertzaintzaren hainbat patruila ere hurbildu dira bertara. Istripua gertatu den lekura iritsi diren osasun-zerbitzuek Nissan Almera autoaren gidariaren, adineko gizonezkoaren, heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin.

Bestalde, larrialdietako zerbitzuek behar bezala lan egin ahal izateko, erabat itxita egon da A-4207 errepidea.