Segurtasuneko sailburuak arduratsuak izateko eta mugimenduak ahalik eta gehien mugatzeko deia egin du

0

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak arduratsuak izateko eta mugimenduak ahalik eta gehien mugatzeko deia egin du kutsatzea saihesteko. Bestalde, Euskadi Irratiko El Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan gogoratu du ezin direla hamar pertsona baino gehiago elkartu etxeetan edo txokoetan, eta azpimarratu du “zer egin daitekeen eta zer ezin daitekeen egin alde batera utzita” zer egin behar den pentsatu behar dela. Alde horretatik, adierazi du ezin direla hamar edo hamabi gazte elkartu lonja edo lokaletan, baina kirola egin dezaketela elkarrekin baldin eta segurtasun-neurriak betetzen badituzte. Horrez gainera, gogoratu du adinekoak edo mendekoak bisitatu daitezkeela, baina ezin direla familiak elkartu eta ezin dela festarik egin.