URA Zubietako Arkaitzerreka errekara egindako isurketa ikertzen ari da

0

URA Arkaitzerreka errekara egindako isurketaren jatorria ikertzen ari da; izan ere, errekan arrain asko hilik agertu zen iragan larunbatean, hilak 9. Bizilagun batek arrain hilak antzemandakoan berehala eman zien abisua larrialdi zerbitzuei eta Usurbilgo udaltzainei.

Abisua jasotakoan, URAren zonaldeko ikuskaria errekara gerturatu zen larunbat eguerdian, errekan egoera anomaloa zegoela egiaztatu, eta laginak hartzeko. Analisien emaitzik ez  dago oraindik arrainen heriotza zerk eragin duen zehazteko.

URAren ikuskariak, halaber, Zubietako erraustegitik egiten den isurketa baimenduaren laginak hartu zituen. Isurketa hori ekaitz-tanga batetik ateratzen da: euria erruz eta mardul ari duenean,    tanke horrek gainezka egin dezan. Zubietako araztegiko prozesuetan erabiltzen diren urek berezko arazketa-sistema dute zirkuitu itxian. Beste isurketa posible batzuk eta ondorengo egunetako uraren kalitatearen bilakaera ere aztertuko dira.

Analisien emaitzak jakin ondoren, heriotza zerk eragin zuen zehaztean, eta ebidentziak biltzean datza eginbeharrekoa: zer gertatu zen argitzeko, gertatutakoaren erantzukizunak zehazteko eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak edo zehatzaileak abiarazteko.