Barakaldok Herriko Plazako bulego birtuala ireki du

0
Fotografía: Barakaldodigital.

Barakaldoko Udalak Herriko Plazan dagoen  udal tramiteak egiteko Bulego Birtuala berriz ireki du. Horretarako, Udaleko Prebentzio Zerbitzuak ezarritako hainbat segurtasun-neurri bete beharko dira. Alarma egoera hasi zenetik, Udalak bikoiztu egin ditu herritarrek egoitza elektronikoaren bidez egin dituzten tramiteak: urte berean, 185 izapide izatetik 410 izatera igaro dira (martxoaren 14tik maiatzaren 4ra).

Herriko Plazako bulegoa 08:30etik 15:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera.

Bulego Elektronikoaren bidez,  honako zerbitzu hauek erabili ahal izango dituzte herritarrek: erroldatze-agiri indibidualak, historikoak eta kolektiboak edo familiakoak eskuratzekoa; udal tramiteetarako eskabideak eta komunikazioak Sarrerako Erregistro Orokorrean aurkeztekoa  eta udal-ordainagiriak banku-txartelaz ordaintzekoa.

Alkatetzako zinegotzi Gorka Zubiaurrek gogorarazi du, ondorengo neurriok  hartu  beharko direla kontuan Bulego Elektroniko hau segurtasunez erabiltzeko:

  • Bulego elektronikora banaka sartzea, adingabeei eta desgaitasuna dutenei laguntzea izan ezik
  • Apar desinfektatzailearen dosifikatzailea erabiltzea  bulego elektronikoan jardun  aurretik eta ondoren
  • Aurrean dagoenarekiko 2 metrora egotea

Alarma egoera dela eta, HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren  aurrez aurreko arreta bertan behera utzi denez, herritarrei Udalaren egoitza elektronikoa erabil dezatela eskatu zaie udal tramiteak egiteko. 410 dira guztira martxoaren 14tik maiatzaren 4ra herritarrek erregistro elektronikoaren bidez aurkeztutako eskaerak, beraz, bikoiztu egin dira 2019ko epe berean erregistratutakoak;  185, guztira.

Gainera, 16.119 dei egin dituzte herritarrek 010 telefono bidez; beraz % 56 igo dira, iazko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta. Azkenik, herritarrek haz-sac@barakaldo.eus kontuaren bidez bidalitako 1.564 mezu elektroniko jaso dira: iazko epe berean jasotako mezu kopuruaren (432) hirukoitza baino gehiago.