Barakaldoko Babes Zibilak garraio publikoko erabiltzaileei 16.000 maskara banatu dizkiete

0

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak 16.000 maskara higieniko eman ditu, Barakaldoko garraio publikoaren erabiltzaileei banatzeko.

Angel Madrazo Herritarren Segurtasun eta Babes Zibil Arloko zinegotziak jakitera eman duenez, maskarak garraiobide guztietako bidaiariei eman zaizkie (metroa, aldirikoak, RENFE, Bizkaibus eta KBUS).

Partida bat taxilarientzat izan da, eta beste bat, berriz, Barakaldon dauden bi elikagai-bankuentzat: Nuestra Señora de El Carmen-Soli eta Hay Una Esperanza para Ti.

Azken asteetan, bigarren aldia da Denis Itxaso buru duen Gobernuaren ordezkaritzak Barakaldoko Babes Zibilari maskarak ematen dizkiona garraio publikoaren erabiltzaileei banatzeko.

«Espainiako Gobernuari eskerrak eman nahi dizkiot Babes Zibileko boluntarioengan duen konfiantzagatik, baita gure hiriko bizilagunak lanpostuetara bidean babesteko egiten ari den ahaleginagatik ere», azpimarratu du Madrazok. Gogoratu behar da bihartik aurrera nahitaezkoa dela maskara eramatea garraio publikoan bidaiatzeko, Covid-19 kutsatzea saihesteko (orain arte gomendio bat zen).