Barakaldoko Emakume Arloak henero indarkeria sumatuz gero, kasua sala dezatela eskatzen die herritarrei

0

Genero indarkeria kasuren bat sumatzen badu norbaitek, salaketa jar dezala eskatzeko informazio kanpaina abiarazi du Barakaldoko Udaleko Emakume Arloak. «Aurrekaririk gabeko egoera batean gaude, etxetik irten ezinik, eta zenbait emakume beren erasotzailearekin bizi beharrean dago, inoiz baino aukera gutxiagorekin egoera salatzeko. Hori dela eta, norbaitek egoera susmagarriren bat entzun edo sumatuko balu, Barakaldoko Tokiko Poliziari edo Ertzaintzari horren berri eman diezaiola eskatzen diogu», eskatu du Barakaldoko Udaleko Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak.

Ildo horretan, bada, kanpaina bat zabaldu da sare sozial eta udal euskarrietan, honako mezuaz: Genero indarkeriako egoera bat bizi edo susmatzen baduzu, sala ezazu!  «Bakarrik ez daudela jakin behar dute emakumeek, eta hori da kanpaina honen bidez adierazi nahi dieguna; alegia, herritarren eta beren herriko udalaren laguntza daukatela», esan du Olallak.

Nahiz eta Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz joan den martxoaren 14an dekretuz ezarritako alarma egoera gauden, Emakume Aroak sasoi betean dihardu lanean genero indarkeriaren nahiz indarkeria matxistaren emakume biktimak artatzeko, laguntza behar izatekotan. Alarma egoera ezarri zenetik orain arte, 18 emakumeri eman dio arreta Emakume Arloak.

Genero indarkeriazko edozein kasu salatu nahi izatera, edo laguntza eskatu, jarri harremanetan Tokiko Poliziarekin 944 380 100 telefono zenbakiaren bidez, edo bestela, Emakume Arloarekin, beste hauen bidez: 944 789 435 edo 944 789 422.