Barakaldoko merkatu txikiak berriz zabaltzeko plana

0

Plan bat prestatu du Alba Delgadok zuzentzen duen Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arloko Zinegotzigoak hiriko asteko bi merkatu txikiak berriz irekitzeko, astelehenetan Bakean eta ostegunetan, berriz, Ansion.   Jarduera mota hori osasun eta gizarte-urruntze baldintza berrietara egokitzea da helburua da, Espainiako Gobernuak, muga batzuk kontuan hartuta, laster egin ahal izango dela aurreikusten baitu.

Barakaldoko merkatu txikiak itxita egon dira martxoan alarma egoeradeklaratu zutenetik, Covid-19a kutsatzea saihesteko. Hala ere, aurreikuspenen arabera, Bizkaia 1. fasean sartuko da datorren astean, eta horrenbestez, salmenta-postu horiek irekitzeko debekua bertan behera geratuko da.

«Lehenengo fase honetan,  jarduera berrabiarazi ahal izango dute aire zabaleko merkatuek, Udalak hala proposatzen duenean, postuen arteko distantziak eta mugak errespetatuz, segurtasun-indarrek edukiera behar bezala kontrolatu dezaten», azaldu du Alba Delgadok.

Alde horretatik, Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arloko Zinegotzigoko teknikarien iritziz, lehen fasean honako produktu hauek soilik saldu ohi dituzten lanpostuek soilik ekin ahal izango diote jarduerari: landareak, frutak, barazkiak, kosmetika, tresneria, fruitu lehorrak, ozpinetakoak, gozokiak, lekaleak eta drogeria.

Ansioko azokan, hasiera batean, normaltasun egoeran jarri ohi diren 94 postuetatik 11ek  ireki ahal izango dute berriro, eta La Pazen, berriz, 31 postuetatik 5ek.

Alarma egoera altxatu eta «normaltasun berria» deitu zaion horretan sartu ondoren,  egoerak uzten badu, gainerako saltzaileak (ehungintza, zapatagintza, imitaziozko bitxigintza, etab.) ere  hastea izango litzateke kontua, betiere postuen artean ohi baino distantzia handiagoa utziz.