Bilbobusek garraio segurua bermatzen du

0

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak gogorarazi du neurri berriak ipini direla garraio segurua bermatzearren Bilbobusen udal autobusen sarean. Horrela, zerbitzuak joan den astelehenetik aurrera funtzionatzen du, gehienez ere eseritako erabiltzaileen plazen %50 hartzen du, eta 2 erabiltzaile m2 bakoitzeko, zutik joan daitezkeenak. Zerbitzuak %100 maiztasunari eutsiko dio puntako orduetan.

Gainera, gehienez sartu ahal den jende kopurua dela-eta inor ez dadin geratu bidaiatu barik, Bilbobusek autobus gehigarriak ipini ditu hiri osoan zehar, bidaiari gehiago hartu ezin dituzten ibilgailuen ibilaldiak osatzearren. Era berean, nahitaezkoa da maskarak erabiltzea Bilbobusen autobus guztietan; Barik txartela baino ez da onartuko ordaintzeko, eta erdialdeko eta atzealdeko ateetatik baino ezingo da autobusetara sartu.