Bilbok zigilua kendu die jarlekuei eta higienizatu egingo ditu

0

Osasun alerta hastearekin, Bilboko Udalak berrantolatu egin zuen Hondakinak Garbitzeko eta Biltzeko Zerbitzua, eta baliabideak, hala nola eskuz eta makinaz erraztatzeko zerbitzu batzuk, lehentasun handiagoko beste eginkizun batzuetan jarri zituen, batez ere kaleak desinfektatzen.

Egungo egoeran, kalean jarduera bizten hasi delarik eta “normaltasun berria” deritzon horri begira, Udalak beharrezko jo du lana berrantolatzea, eta zerbitzu misto bat eratzea, ezohiko lanei ekiteko, ohiko garbiketa eta higienizazio lanez gain, herritarrak uriaz eta hiri altzariez gozatzera itzul daitezen.

Alde horretatik, bada, bihar hasita, maiatzak 7, eta hainbat egunetan zehar, Garbiketa Zerbitzuak zigilua kenduko die eta higienizatu egingo ditu Bilboko eremu publikoan dauden jarlekuak, guztira 11.500 baino gehiago egiten dutenak.

Udalak batez ere adinekoengan pentsatuz hartutako neurria da. Izan ere, nagusiek asteburu honetan bertan erabili ahal izango dituzte Uriko bankuak.

Lan horretarako, Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Sailak baditu hidrogarbitzaileez eratutako 10 talde eta beste 4 talde kaleak makinek eta pertsonek jaurtitako urez garbitzeko, eta uste da asteburua baino lehen amaituta egongo dela jarlekuak higienizatzeko lana.

Nolanahi ere, Bilboko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei krisi egoeran gaudela oraindik ere, eta, beraz, ezinbestekoa dela betetzea pertsonen artean segurtasun tartea gordetzeko osasun agintariek emandako arauak. Hala, bada, herritarrei eskatzen die ez daitezela elkarrenganatu eta bildu uriko jarlekuetan.