Bilboko Udala 65 urtetik gorako 36.500 pertsona baino gehiagorekin jarri da harremanetan

0

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko 65 urtetik gorako 36.670 pertsonei dei egin zaie. Kopuru hori kolektibo horren ia erdia da –guztira 80.000 inguru baitira- eta biztanleria osoaren % 24.

Gizarte Ekintzako profesionalek eta boluntario talde batek osatzen dute taldea, Juan Mari Aburto alkatea tartean; talde horrek hartu du ardura adineko bilbotarrak lokalizatzeko, jakitearren zer-nolakoak diren haien osasun egoera eta animoa eta egoera pertsonala (bakardadea, autonomia maila…), eta jakitearren Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen premiarik ba ote duten.

Ekimena apirilaren erdialdera hasi zen, egungo krisi sanitarioan kolektibo horren beharrizanak ezagutzearren. Ekimen honekin, Bilboko Udalak osatu egin ditu Gizarte Zerbitzuek larrialdi sanitarioko egoera honetan abian jarritako baliabideak, hala nola gizarte larrialdiko antolamenduak etxerik gabeko pertsonentzat, eta arreta eskaintzea Urian bakardade arriskuan diren adinduei eta ELZ etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileei (3.000 erabiltzaileei deitu zaie etengabe), eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen telefono bidezko arreta 010 telefonoan bateratzea, beste erabaki batzuen artean.

Bilboko Udalak berriro gogoratu gura izan du dei horietan ez dela eskatzen ez datu pertsonalik, ez dirurik, eta telefonoz baino ez direla egiten; ez dela inolaz ere bisitarik egiten etxebizitzetara.