Bilboko Udalak 13 eremu egokitu egingo ditu oinezkoek lehentasuna izan dezaten

0
PRUEBA

Bilboko Udalak mugikortasunerako hainbat neurri ezarri ditu mailaz maila hirian: batetik, oinezkoek hirian dabiltzala elkarren artean utzi beharreko tartea errazago gordetzeko, eta, hala, kutsatzeko aukera murrizteko, eta, bestetik, garraio modu guztietan bizikidetza hobetzeko, ohitura jasangarriago eta osasungarriagoen alde, arreta berezia jarriz bizikletaren erabilera sustatzean.

8 barrutietan, aldi bateko neurriak ezarriko dira oinezkoak hiriko kaleetan eta etorbideetan errazago ibili ahal izan daitezen, elkarren artean utzi beharreko bermatzeko adina lekurekin.

Xede horrekin, 13 gunetan (126.330 metro koadro) mugatu egingo da ibilgailu pribatuaren erabilera, mugatu egingo da abiadura (gehienez ere 20 km/h-koa izango da), eta lehentasuna emango zaio oinezkoen erabilerari. Gune horietako gehienak korridoreak dira, zabalguneak lotzen dituztenak (hau da, plazak, parkeak eta abar).

Horrez gain, barruti guztietan, eta jende pilatzeak eragoztearren eta pertsonak hara eta hona errazago ibil daitezen, asteburu honetatik aurrera luzeagoak izango dira oinezkoentzako tarte berdeak, hiriko oinezkoen 50 pasabide semaforodun baino gehiagotan.