Bilboko Udalak ostalariek terrazak ipintzeko edo zabaltzeko baimenak eskatzeko epea zabaldu du

0
Fotografía: www.tkshed.com

Bilboko Udalak Uriko ostalariek terrazak egiteko edo zabaltzeko baimen berriak eskatzeko epea ireki du. Aukera hori Udalak hartutako ezohiko eta aldi baterako neurrien barruan dago, sektoreak COVID-19ren ondorioz bizi duen egoera zaila arintzen saiatzeko.

Terraza eskatu ahal izango dute beharrezkotzak jotzen duten ostalaritza-establezimendu guztiek, baita aurretik ukatu izan zaienak edo Aste Nagusian bakarrik daukatenek ere. Eskabide hauek 2. Fasetik aurrera baimenduko dira.

Aurkeztutako eskabideak banan-banan aztertuko dira, eta behin-behineko irtenbide partikularrak emango zaizkie, inguruneko baldintzak kontuan hartuta, hala nola aparkalekuak lekuz aldatzea, oinezkoen ibilbide alternatiboak…

Eskabideak zuzenean aurkeztu ahal izango dira Espazio Publikoaren Zuzendaritzaren udal-postan (espaciopublico.up@bilbao.eus), bai eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen postan ere (terrazasbilbao@asociacionhosteleria.com). Era berean, eskabideak Bilbao Dendak (info@bilbaodendak.eus) eta BilbaoCentro (tecnico@bilbaocentro.com) bidez izapidetu ahal izango dira.