Bilboko Udalak ur-hornidura kendu du lau iturritan

0

Bilboko Udalak ur-hornidura kendu du hiriko lau iturri apaingarritan. Zehazki, iturri hauetan kendu du ur-hornidura: Abandoibarrekoa (Guggenheim Museoaren ondoan), Zabalburu plazakoa, Gernika kaleko lorategietakoa eta Ametzolakoa. Uriko gainerako iturri apaingarrietan ura betiko moduan izango da.

Hala erabaki du Udalak, instalazio horien erabilera txarra eragoztearren, herritar ugari ibiltzen baita haietan, eta are eta gehiago bero handiko egunetan: gune horietan kutsatzea osterantzean errazago gertatuko litzatekeela-eta erabaki du hori, osasun agintariek emandako gomendio eta neurriei kasu eginez, betiere.

Bilboko Udalak herritarren erantzukizunari eta zentzunari hel egin die, eta, horrenbestez, eskatu die erantzukizunez erabil ditzatela elementu apaingarri horiek.