Bilboko Udalaren aholkularitza zerbitzuak saltoki, autonomo eta mikroete-en 1.500 galdera baino gehiago erantzun ditu

0

Bilboko Udalak martxoaren 27an jarri zuen martxan saltoki, autonomo, mikroETE eta enpresei aholkularitza integrala emateko udal-zerbitzua. Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eskaintzen da, eta orain arte 1.533 kontsultari eman zaie arreta eta 700 formulario baino gehiago erantzun dira.

Zerbitzuan honako honen inguruko informazioa eskaintzen dute: COVID-19ak haien negozioetan duen eraginari aurre egiteko administrazioek abiaraziko dituzten neurri aringarriak. Bestalde, negozioetan eragina izan dezaketen deskonfinamenduaren neurrien inguruko aholkularitza eskaintzen dute, bai eta ekonomiari, zergei eta lan-arloari buruzko kontuei erantzuna emateko ere.

Bilbao Ekintzako profesionalen sare batek banaka erantzuten ditu egiten diren kontsulta guztiak, eta, gainera, negozioen premien arabera egokitutako aholkularitza eguneratu eta pertsonalizatua eskaintzen du oraindik ere.