Birziklatzea sustatzera emango ditu Barakaldok aste honetako kultur ekimenak

0
PRUEBA

Maiatzaren 17an, Birziklatzearen Munduko Eguna izango da.  Egunaren helburua da herritarrak kontzientziatzea 3R horiek – birziklatzea, murriztea eta berrerabiltzea – eguneroko errutinan sartzearen garrantziaz, eta, horrela, ingurumena babesten laguntzea.  Nerea Canterok zuzentzen duen Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak ekimen horrekin bat egin du, eta herritarrak animatu ditu hondakinak murriztera, bigarren bizitza erabilgarria izan dezaketen materialak berrerabili eta berreskuratzera, eta egunero birziklatzera.

Horretarako, hondakinak behar bezala bereizten laguntzen duten aholku eta informazioekin batera, asteko gida berri honek zenbait jolas-jarduera proposatzen ditu, eta horiekin oso erraza eta dibertigarria izango da berrerabiltzea, alde artistikoa atereaz eta lehendik erabilitako objektu eta materialei bizitza berri bat emanez.

Hainbat tailer eta eskulan on line egin ahal izango dira, eta objektu berriak, jantzi berriak edo produktu berriak sortu, horretarako berrerabilitako materialak erabiliz: oihal birziklatuzko poltsa bat erosketara eramateko, plastikoaren alferrikako erabilera murriztuz, etxerako dekorazio-objektuak, hala nola paper birziklatuzko lore sorta bat edo kartoizko hodiekin sortutako apaingarriak eta balio ez duten CDak erabiltzen dituzten argazki-albuma.