Donostiako kirol instalazioak berriz irekitzeko prestatzen ari dira

0

Oraindik Udalaren kirol instalazioak irekitzeko egunik ez izan arren Udalak,Donostia Kirolaren bitartez, lanean jarraitzen du baimena argitaratu bezain laster dena prest edukitzeko.

Aste hauetan udan egiten ziren geldialdi teknikoei eta legionelaren aurkako tratamenduei dagozkien ohiko lanak egingo dira, aurten itxiera gehiago izan ez dadin. Gainera, kirol espazioak ixtea eskatzen zuten obra batzuk egiteko aprobetxatuko da, hala nola Bentaberriko galdara edo igerilekuetan konponketak egiteko.

Fase honetarako egin den lanen plangintzaren barruan sartzen da, halaber, higiene-neurri ugari hartzea erabiltzaileen eta erakundeko langileen eta kontratatutako enpresen segurtasuna bermatzeko, hala nola, gel-banagailuen instalazioa, erabili ondoren makinak eta beste elementu batzuk desinfektatzeko elementuak, gimnasioetan norberak erabiltzeko eskuoihala erabiltzeko obligazioa eta edukieraren kontrol eraginkorra.

Alde horretatik, Udalak baditu zenbait urte betetze-maila kontrolatzeko sistema bat, eta horri esker, denbora errealean kontsulta daiteke web-etik. Sistema hori, orain, pantailekin osatuko da gimnasioen sarreretan eta kanpoko igerilekuetan, sarbidea arautzeko.

Bestalde, kirol instalazioetara sartzeko sistema aldatzen ere ari dira, ukipen-txartelak kendu eta haien ordez hurbiltasun-txartelak eta kontakturik gabekoak jartzeko. Aldaketa horri esker ere, Kirol Txartelaren abonatuak beren mugikorra erabiliz sartu ahal izango dira.

Kirol-jarduerei dagokienez, Donostia Kirolak, gainontzeko kirol erakundeekin batera, egoerari egokitutako UDA Kanpaina bat diseinatu du, plaza gutxiagoko ikastaroekin eta higiene eta segurtasun-neurri ugarirekin (adibidez, ikastaro batetik bestera erabilitako materialak desinfektatzea).