Donostiako Udalak terrazetako espazio publikoa zabaltzeko baimena eman du

0

Donostiako Udalak, tokiko ekonomian pisu handia duten sektoreak, hala nola merkataritza eta ostalaritza, berpizteko helburuarekin, terrazetako espazio publikoa zabaltzeko baimena ematea erabaki du, betiere segurtasuna eta oinezkoekiko bizikidetza bermatzen badira.

Neurri horiek aldi baterakoak dira, eta automatikoki geratuko dira ondoriorik gabe, neurri horiek justifikatzen dituzten mugak kentzen direnean.

Donostiako Udala astelehenetik aurrera hasi da terraza duten ostalaritza-establezimenduek haien okupazio-eremua zabaltzeko baimenak izapidetzen, ezarritako baldintzak betez. Horretarako, Donostiako Udalaren webgunean erlaitz espezifiko bat sortu da, eskabidea egin ahal izateko, izapideak ahalik eta azkarren eginez.