Donostiako Udaletxea urdinez argiztatu da Erizaintzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez

0

Gaur asteartea, maiatzak 12, Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan,

Hori dela eta Udalak bat egin nahi du Gipuzkoako Erizaintzako Elkargo Ofizialak antolatutako ospakizun ekitaldiekin; horregatik Gipuzkoan lan egiten duten 5.295 erizainak omentzeko eta euren lanak duen garrantzia erakusteko udaletxea urdinez argiztatuko da.

Kursaal aldiz, mezu berezi batekin argiztatuko da.