Gehienez hamabost kide izango dituzten gaubeilak eta agur egiteko zeremoniak egin daitezke Bilboko hilerrian

0

Konfinamenduaren 1. fasean gizarte arloko zenbait muga malgutu dira; testuinguru horretan, Bilboko Hilerrian senideek eta gertukoek osatutako segizioa 15 pertsona artekoa izan ahalko da agurra kanpoan egiten bada (lurperatzeak), eta 10 pertsonakoa agurra leku itxian izaten bada (errausketak). Ezarritako edukierak horretarako kontratatutako segurtasuneko langileek kontrolatuko dituzte.

Bilbao Zerbitzuak-ek gogorarazi duenez, Erraustegira sartzeko jende pilaketak saihestu beharko dira, eta bertara doazen guztiek maskara eraman beharko dute. Halaber, Bilboko Hilerriaren ardura duen udal sozietateak gel hidroalkoholiko banagailua jarri du sarreran, eta barruan, erabili ahal izango diren hamar aulkiak, gutxieneko segurtasun tartea bermatzeko derrigorrezko bi metroko distantziarekin antolatu dira.

Zeremonia amaitzean, segizioa osatu duten pertsonek ezin izango dute luzatu Hilerriko irteteko denbora, izan ere, momentuz, bisitak ez daude baimenduta.