Maskara higienikoak eman dizkie elikagaien bankuei eta taxi-gidariei Barakaldoko Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko Zinegotzigoak

0

Maskara higienikoak eman dizkie Ángel Madrazo Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotziak Barakaldon dauden bi elikagai-bankuei – Nuestra señora de El Carmen (Beurko) eta Hay Una Esperanza Para Ti (Lutxana) -, hiriko familia zaurgarrien artean bana ditzaten, bai eta udalerriko taxilariei ere, zerbitzu horretako bidaiarien artean bana ditzaten.

Espainiako Gobernuak Barakaldoko garraio publikoaren erabiltzaileen artean banatzeko emandako bigarren sorta da (16.800 unitate, duela bi aste, ostera, 24.500 ziren). Aste honetako astelehen eta asteartean egin dute banaketa-lana Babes Zibileko boluntarioek.

«Janaria eta premiazko produktuak erosteko arazoak dituzten bezala, badakigu Barakaldoko familia batzuek ere ez dutela maskarak – Covid-19ren kutsadurak prebenitzeko tresna bihurtu direnak – erosteko baliabiderik. Horregatik, 400 maskara erreserbatu ditugu elikagaien bankuetarako, hil honen erdialdean egin genuen bezala», azaldu du Angel Madrazok.

Taxilariei dagokienez, 800 maskara banatu dituzte, bi txandatan.

Honela banatu dira gainerako maskarak:  11.250, metroko erabiltzaileei Gurutzeta-Gurutzeta, Ansio, Barakaldo eta Bagatza geltokietan; 2.850 berriz, Bizkaibus eta KBUS lineetako bidaiariei eta 1.500, azkenik,  auzotarrei, Desertu-Barakaldo eta Lutxanako Renfe geltokietan.