Apirilaren 30ean, ostegunean, Barakaldoko merkataritzarako eta ostalaritzarako erosi zituen bisera babesleak banatuko ditu datorren astean Barakaldoko Udalak, Inguralderen bitartez. Aurreikuspenen arabera, astelehenean 6.000 bisera baino gehiago iritsi dira Barakaldora, babes-pantailen 18.000 ordezkoekin (3 bisera bakoitzeko); beraz, banaketa berehala egingo da.
Beraz, datozen 13, 14 eta 15 egunotan, Gurutzeta, Clara Campoamor zentro zibikoetan eta Inguraldek Bide Oneran duen bulegoan egingo da banaketa, 8:30etik 14:00etara. Bi babes-bisera banatuko dira lokal bakoitzeko, eta seina ordezko pantaila eta maska. «Ostegunean, hilak 30, erosi zituzten biserak, eta litekeena da enpresa banatzaileak epeak betetzea, garrantzi handia eman baikenion horri erosi genuenean; izan ere, badakigu merkatua kolapsatuta dagoena eta gure merkatariek eta ostalariek lehenbailehen behar dutena material hori. Horregatik prestatu dugu banaketa aste horretarako», azpimarratu du David Solla Ekonomia Sustatzeko Arloko zinegotziak.