Retabet Bilbao Basket Abusuko kiroldegiko kantxan entrenatuko da

0

Bilboko Udalak RETAbet Bilbao Basketen esku jarri du Abusu Kiroldegiko saskibaloi-kantxa, Bilboko taldeak asteazkenean hasita, maiatzak 13, entrenamenduei berriro ekin diezaien, arauak horretarako aukera ematen duen heinean.

Bilboko taldea Abusuko udal instalazioetan entrenatuko da talde profesional honek Bilbao Arenan duen ohiko entrena lekua berriro ere erabilgarri egon arte.

Kirol Kontseilu Gorenak ezarritako protokolo eta arauen arabera, Bilboko kluba arduratuko da osasun-segurtasuneko, garbiketako eta instalazioak desinfektatzeko neurriak betetzeaz.

Bilboko taldeak barne protokolo zorrotza prestatu du, CSDk eta ACB ligak egoera berrira egokitzeko ezarri dituzten jarraibideak betez, arriskuak gutxitu eta langileen segurtasuna bermatzeko.