TAO zerbitzua berriz ezarri da Bilbon

0

1. FASEAREN hasierarekin bat, eta ibilgailu pribatuen zirkulazioa handiagoa izango dela aurreikusita, Bilboko TAO zerbitzuak ohiko ordutegia du berriz ere, uriko joan-etorriak bermatu ahal izateko.

Ordutegia astelehenetik barikura artekoa izango da, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30era arte eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara arte. Zapatuetan Bilboko TAO zerbitzuaren ordutegia 09:00etatik 13:30era artekoa izango da, 1., 2., 3., 4. eta 10. guneetan.

Segurtasun-neurriak eta higienea areagotzeko, Bilboko Udalak BilbaoPark aplikazio ofiziala erabiltzeko gomendioa egin du eta ordaintzeko, ahal dela, txartela erabilzeko.

Parkimetroak eta horietako teklatuak ohi bezala eta behin eta berriro garbitzeaz gain, desinfektatzeko lan bereziak ere egingo dira, egunean zehar.

Zerbitzuari buruzki edozein kontsulta egiteko, deitu 94.470.10.47 telefonora edo Lersundi kaleko 5ean dagoen arreta-bulegora joan.