Zortzi gune gaitu ditu Barakaldok oinezkoek lehentasuna duten auzoetan

0

Barakaldok pasealeku berriak izango ditu, oinezkoei lehentasuna emateko. Horretarako, Udalak  gune erdi-oinezkoentzakoa  diseinatu du auzoz auzo, ohiko pasealekuetan pilaketak saihesteko eta oinezkoen eta bizikleta gainean eta mota horretako garraio jasangarrietan kirola egiten dutenen arteko bizikidetza eta gizarte-urruntzea ahalbidetzeko.

Ekimen honi esker, auzo guztiek oinezkoentzako zirkuitu bat izango dute, eguneroko ibilaldiak egin ahal izateko; izan ere, inguruan aisialdirako gunerik ez dutenek oinezkoentzako eta erabat oinezkoentzakoak ez diren hiri-ibilbide berri horiek izango dituzte.  Horrela, ibilbideak prestatu dira auzo hauetan: erdialdean, Arrontegin, Arteagabeitian, Lutxanan, Llanon, Sortzez Garbia-Gurutzetan, Magallanes- Gurutzetan, Burtzeñan. Ibilbide horiek 8.739 metro lineal hartzen dituzte guztira, 8,7 km.

«Gure hirian paseorako gune egokiak izateko zortea dugu, hala nola, itsasadarreko pasealekua, Errekatxo, BECen ingurua, gure mendiak… Baina, egia esan, aste honetan espazio horiek txiki gera dakizkigukeela ikusi dugu, paseatzeko eta kirola egiteko dugun beharra ikusita», adierazi du Amaia del Campo alkateak. «Hori dela eta, teknikariekin lan egin dugu, aldi baterako ibilbide batzuk prestatzeko, hala nahi duten auzotarrek pasealekuaz gozatzeko aukera gehiago izan ditzaten, jendearen arteko distantzia fisikoa bermatuz», azaldu du.