Euskal presentzia ugaria Max sarietan

0

Aste honetan iragarri dituzte estatu mailako arte eszenikoen Max sariak jaso ditzaketen artista eta konpainien izenak. Horien artean daude, besteak beste, Zanguango teatro, Barsanti eta Kukai dantza konpainiak, baita Iñaki Rikarte eta Fernando Bernués euskal artistak ere. Irailaren 7an egingo da sari banaketa, Malagan.