Lur-jausi txiki baten ondorioz, Donostiako Pasealeku Berria itxita dago

0

Goizean goiz izandako luiziaren ondorioz, pasealeku Berria moztuta dago inguruan, bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat.

Marisol Garmendia Gune Publikoko zinegotziak adierazi duenez, «Lur-jausi txiki bat izan da, zorionez, kalte pertsonalik gabea, mendi-hegala oso ezegonkorra den eremu batean. Izan ere, zati bat buloiekin lotuta dago, eta beste zati batek hormigoizko horma bat du segurtasun-neurri gisa. »

Egunez, hormigoizko horma 30 bat metro luzatuko da luizia izan den eremua babesteko, «Betiere oinezkoen segurtasuna bermatuz. Eguneko azken orduan paseoa berriz irekitzea espero dugu «.