Donostiako Udaletxeko aurrez aurreko udalbatzak berriro egingo dira

0
PRUEBA

Donostiako Udalak pixkanaka udal jarduerari ekingo dio eta datorren maiatzaren 28an, osteguna, hileko osoko bilkura egingo du, 9:30etik aurrera, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Aurrez aurrekoa izango da, baina telematikoki jarraitzeko aukera ere egongo da.

Osasun alarmaren desazelerazioarekin, Bozeramaileen Batzordeak osoko bilkurei berriro ekitea erabaki du, segurtasun protokoloari eutsiz. Hori dela eta, zinegotzien arteko distantzia bermatzeko, areto osoa erabiliko da, pertsonak birkokatuz, kutsatzeak saihesteko. Bestalde, hala nahi duten zinegotziek modu telematikoan parte hartu ahal izango dute.

Udalbatza, aurrekoetan bezala, www.donostia.eus ikusi ahal izango da.