Ertzaintzak autobusez eta trenez egiten diren joan-etorriak ere zainduko ditu

0

Ertzaintzak eta udaltzaingoek egunez eta gauez egingo dituzte asteburu honetan ere kontrolak eta zaintza-lanak, asteburuan Euskadiko eta Euskaditik kanpoko bigarren etxebizitzetara joatea eragozteko. Oraingoan ere autobusez eta trenez egiten diren joan-etorriak ere kontrolatuko dituzte. Prebentzio-dispositiboek irteera ez ezik itzulerako ordutegiak eta ibilbideak ere kontrolatuko dituzte.

Prebentzio-kontrol horien bidez bermatu nahi da betetzen direla alarma-egoeraren ondorioz ezarritako mugimendu eta jarduera murrizketak. Debekatuta daude oporretako edo aisialdiko joan-etorriak, eta konfinamendua ohiko bizilekuan bete behar da.

Horretarako, Ertzaintzako eta udaltzaingoetako patruilek frogaketak egingo dituzte debeku horiek betetzen direla ziurtatzeko. Frogaketa horiek errepidean nahiz garraio kolektiboaren geltokietan egingo dira.  Bidaiatzen duten pertsonei desplazamenduaren arrazoiak argitasun osoz eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatu ahal izango zaie.

Konfinamendu-neurriak ez betetzeak zigorra ekar dezake, Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera, eta arau-hauste arinen kasuan isuna 600 eurora artekoa izango da eta kasu larrietan hortik gorakoa.