Etxepare Euskal Institutuak EHUrekin batera udaran egin ohi duen ‘Bikaintasuna euskal ikasketetan’ ikastaroaren X edizioak jada badu egitaraua. Atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko interesa duten horientzat zuzendutako ikastaro honek aniztasuna izango du hizpide, eta uztailaren 8 eta 9an egingo da Donostiako Miramar jauregian. Izen-emateak maiatzaren 20an irekiko dira.