Aldundiek arreta psikologiko espezializatuko 4.200 saio baino gehiago eskaini dizkiete konfinamenduan indarkeriaren biktima diren emakumeei

0

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan euskal erakundeek – Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek -, Emakunde buru duen Emakume Biktimen Arretarako Erakunde arteko Akordioaren Jarraipen Batzordearen inguruan koordinaturik, alarma-egoeraren hasieratik eutsi diete indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako baliabide eta zerbitzuei, eta COVID-19ak eragindako salbuespenezko egoerara egokitu dituzte. Pandemia hasi zenetik, erakundeek baliabide eta zerbitzuen jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuten, identifikatutako beharrei berriei erantzun egokia emateko.

Hala, adibidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek emandako datuen arabera, konfinamendua hasi zenetik apirila amaitu arte, hiru aldundiek 4.200 saio baino gehiago eskaini dituzte indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta psikologiko espezializatuko zerbitzuen bidez (1.209 Araban, 2.233 Bizkaian eta 687 Gipuzkoan), honek emakumeen 1.479 kasu aktibo suposatzen du. Kasu gehienak osasun-krisia baino lehenagokoak ziren. Zehazki, 200 kasu berri sortu dira pandemian.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak emandako datuen arabera (SATEVI, Emakumeen Aurkako Indarkeriarako Telefono bidezko Arreta Espezializatuko Zerbitzua: 900 840 111), bertara egindako deiak % 25 igo dira martxotik apirilera, konfinamendu-aldian.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, martxoaren 16tik apirilaren 31ra % 36 jaitsi ziren arren, apirileko salaketen kopurua % 25 jaitsi zen 2019ko apirilarekin alderatuta, honako koadro hauetan ikus daitekeenez.