Gaurtik aurrera herritarrak egoitza finkatuta duten lurralde historikoan zehar mugitu ahal izango dira

0

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Lehendakariaren Dekretu bat argitaratu du. Dekretu horren bidez, egoitza finkatuta dagoen lurralde historiko bakoitzaren barruan erabateko mugikortasuna lortu ahal izango da gaurtik aurrera. Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi duenez, pandemiaren bilakaera epidemikoa «hobea da» eta, beraz, euskal herritarrek lurraldean zehar mugikortasuna berreskuratu ahal izango dute. Sailburuak berretsi du pandemia ez dela «amaitu», eta norbanakoaren erantzukizuna eskatu du, egindako ahalegina ez desmuntatzeko.

Zerra hortzak gorabehera, “bilakaera argia da», esan du Osasun sailburuak. Bilakaera ikusita, Eusko Jaurlaritzak egokitzat jo du egoitza finkatuta dagoen lurralde historikoaren barruan herritarren mugikortasun arduratsua eta progresiboa berreskuratzea. Lurralde historiko desberdinetako udalerri mugakideen kasuan, mugikortasunak irekita jarraituko du.

Neurri hori ez da «kontrolik gabe irteteko gutun zuria», adierazi du sailburuak, eta norbanakoaren erantzukizuna eskatu du orain arte lortutakoa ez galtzeko.